International Enotourism Summit

ENOWAYS

Euskadi / Basque Country

Azaroaren 23tik 26ra

2026

Harpidetu berriak jasotzeko

Enoturismoaren nazioarteko summita Euskadi Basque Country-n

ENOWAYS-en helburua lurraldea enoturismoaren jomuga bihurtzea da, ardoa, kultura, paisaia eta esperientzia uztartuz, sektoreko profesional, erakunde, upategi eta markentzako nazioarteko topaketa batean.

Lehen edizio honetan, ENOWAYS-ek hainbat herrialdetako turoperadore, komunikabide eta eduki-sortzaileak bilduko ditu Euskadi Basque Country gertutik ezagutzeko. Helmuga trinkoa da, mahastiak, kostaldea eta mendia kilometro gutxian elkartzen dira, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ardoaren kultura bizitzeko modu propioa eskaintzen dute.

Euskadi Basque Country

Ardoa paisaiaren bidez azaltzen den helmuga

Euskadi Basque Country helmuga bitxia da, eta bi ordu eskasetan Kantauri itsasertzetik Ebro bailarako mahastietara igarotzen da. Paisaia eta klima aniztasun horrek izaera oso ezberdineko ardoak sortzen ditu. Txakolina kostaldeari eta bailara atlantikoari lotuta dago, eta hiru jatorri-deituratan babesten da, lurralde bakoitzeko bat. Arabako Errioxan, berriz, mahastiak Kantabriako mendilerroaren babesean hazten dira. Hauei guztiei, sagardoa gehitu behar zaie, mendetako tradizioa duena. Ardoa nazioartean aintzatetsitako kultura gastronomiko baten parte da hemen, eta produktuari, paisaiari eta hura lantzen dutenei balioa ematen dien lurraldea ulertzeko modu baten parte.

Araba: mahastiak, Erdi Aroko herriak eta hiriburu berde bat

Araba Euskadi Basque Country-ko lurralderik zabalena eta anitzena da, zereal lautadekin, mendilerroekin, parke naturalekin eta Añanako gatz-paisaiarekin. Hegoaldean, Arabako Errioxak mahastiak, harresidun hiribilduak eta arkitektura garaikideko upeltegiak biltzen ditu. Ipar-mendebaldean, Aiara bailaran, Arabako Txakolina egiten da. Vitoria-Gasteiz, Euskadi Basque Country-ko hiriburua eta Europako Hiriburu Berdea 2012an, presarik gabe ibiltzera gonbidatzen duen helmuga da.

Bizkaia: txakolina itsasadar, kostalde eta mendien artean

Bizkaiak itsaslabarren, hondartzen eta arrantza-portuen kostaldea eta haranen eta mendien barnealde berdea konbinatzen ditu. Bilbo nazioarteko erreferente bihurtu da arkitekturan eta kulturan, eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarekin eta bere nortasunaren zati handi bat azaltzen duen industria-ondarearekin batera bizi da. Mahastiak kostaldeko zerrendan eta barnealdeko haranetan daude banatuta, eta Bizkaiko Txakolina da, Atlantikoko ardo freskoa.

Gipuzkoa: sagardoaren kultura

Gipuzkoako kostaldean itsas hiribilduak, baserriz jositako mendiak eta munduko gastronomiarik ezagunenetako bat daude. Donostia / Kontxako badiara zabalik dago, eta bere erakusleiho handia da. Kantauri itsasora begira dauden mendi-hegaletan Getariako Txakolinaren mahastiak hazten dira, eragin atlantiko nabarmena duten ardo freskoen jatorria. Barrualdean sagardoaren kulturak bizirik dirau, lurraldeko bizitza sozialean oso errotuta dagoen erritual partekatu honek.

Egin bat gurekin eta informazio guztia bidaliko dizugu.

    Izen abizenak



    Zure datuak modu seguruan bidali eta Google Sheets-en gordeko dira, formularioaren bidalketa kudeatzeko soilik.

    Sustatzailea

    Laguntzaileak

    Babesleak